Estudio interdisciplinar del macizo kárstico de Alkerdi: rasgos geológicos, evolución kárstica y contenido arqueopaleontológico [Alkerdiko mendigune karstikoaren diziplina arteko azterlana: ezaugarri geologikoak, bilakaera karstikoa eta eduki arkeopaleontologikoa]

  • Iranzu Álvarez [Espainia]
Gako-hitzak: kareharri kretazikoa, maila anitzeko karsta, errekarga alogenikoa, horma-artea, Gravettiarra

Laburpena

Alkerdiko mendigune karstikoan (Urdazubi, Nafarroa) egin den diziplina arteko azterlanak argitara ekarri du sistema karstiko konplexu bat dagoela Kretazeo aroko bi unitate litoestratigrafiko karetsutan garatua, 3 km-ko garapenekoa gutxi gorabehera eta lau solairu karstikoetan egituratua, HM-IE norabidean. Goiko hiru solairuak, zaharrenak, egoera ibitsuan daude eta karst eboluzionatu baten ezaugarriak dituzte, nabarmena izanik sabai eta hormen haustura eta gainbehera; espeleotemez estalirik daude gutxi-asko edo jalkinen betetze/huste faseak agertzen dituzte. Solairu horietan eginiko lan arkeologikoek oso emaitza onak ekarri dituzte. Paleolitoko horma-artea aurkitu da Alkerdi 2 leizean, gorriz eta beltzez margoturiko irudi geometrikoak eta irarritako animaliak barne. Horrekin batera, oinarrizko tokian aurkitutako material arkeologikoa ere agertu da (harri industria, fauna, ikatzak) apaindutako guneen zoruan.

Estatistikak

40
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2017-08-10