Haur euskaldunen hasierako hizkuntzaren zenbait berezitasun

  • Andoni Barreña Salamancako Unibertsitatea [Espainia]

Laburpena

Euskararen jabekuntza-garapenean, haur euskaldunek hitz biko zein gehiagoko esaldiak eraikitzen hasten direnean, gramatika-ezaugarririk eta sintaxiaraurik gabeko aldia ezagutzen dute aho-ekoizpenean. Hizkuntza-ekoizpen hau, besteak beste, hatsarre semantiko-pragmatikoek bideraturik dagoen aldi aurre-sintaktiko honen ostean, haurrek urte bi dituzten inguruan, sintaxiaren garapen mailakatua gauzatzen dute. Garapen sintaktiko hau antzekoa da haur guztiengan eta, gure ustez, ez dago harsarre semantiko-pragmatikoetan oinarriturik, beregain gerratzen baita.

Ikerlan honetan hiru haur euskaldunen ekoizpena aztertzen da. Hauetariko bi gaztelania-euskara elebidunak dira era hirugarrena elebakarra. Guztiak, l;06ko adina izan dutenecik 5;00ko adina izan duten arte bideograbatuak izan dira hamabostero 30 minutuko saioetan. Arakaturiko jabekuntza-garapenak honako hauek izan dira: izen-sintagmaren determinazioa, izen-sintagmaren osagaien gauzatzea eta hurrenkera, gramatika-kasuen erabilera, aditz aspektuen erabilera, aditz-komunztaduraren eraiketa, eta abar.

Estatistikak

18
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1995-04-30