Baten, batetan/batean izen-syntagma mugagabeak

  • Alfonso Irigoien Deustuko Unibertsitatea [Espainia]

Laburpena

Lan honetan Ibon Sarasola-ren artikulu «Bat mugatua eta mugagabea literatur tradizioan» titulua duenari erantzuten zaio, eta bere puntuan jarri nahi da euskarazko izen-sytagma mugagabeen kontua, zein ez baitira ez singular eta ez plural numero gramatikalari dagokionez, hizkuntzan substantivo-adjektivoek ez baitute numeroaren moziorik, eta horretarako artikulua edo beste mugatzaile mozioa dutenak era behar baitira. Halako syntagmek, gainera, ezezko phrasean adjektivo gabe doazenean negazio absolutua egiten laguntzen dute. Gainera protasi kondizional baiezko eta ezezkoetan ere agertzen dira, galdezko phrase baiezko eta ezezkoetan, eta abar, eta abar. Baiezko phrase absolutuetan, ordea, restrikzioak nabari dira, haiek adierazkor-expresivoak, eta abar, direnean baino ezin ager baitaitezke. Halako syntagmak kolektivo edo bestelako ere ez dira, zentzu horiek adierazteko mugatzaile egokiak har baititzakete.Hizkuntzaren normalizazio larregizko dekretu-golpez eginikoari ere kontra egiten zaio.

Estatistikak

18
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1992-04-30
Atala
Artikuluak