Análisis funcional de las puntas de flecha de los contextos sepulcrales de los monumentos megalíticos de Aizibita, Charracadía y Morea (valle del Salado, Navarra) [Gezi punten azterketa funtzionala Aizibita, Txarakadia eta Moreako monumentu]
Laburpena
Lanak hiru hilobi kolektiboetatik ateratako gezi punten funtzioak aztertzen ditu. Nafarroako Salado errekaren ibarreko Aizibita, Txarakadia eta Moreako megalito horiek hilobitako erabili ziren K.a. iii. milurtekoaren erdialdetik ii. milurtekora arte. Gezi punten arrasto makroskopiko eta mikroskopikoen azterketa abiaburu, haietako anitz jaurtigai gisa erabili zirela ondorioztatu da. Litekeena den arren gezi batzuk han nahita kokatu izana, artikuluaren hipotesia da ezen, ikuspegi funtzional batetik, beste batzuk jaurti egin zirela,eta balitekeela ehortzitako gizaki horietako batzuk jaurtiriko geziz zauritu izana eta gezi horiek haien gorputzetan iritsi izana hilobietara. Horiek horrela, arma horiek jokabide oldarkorren edo indarkeriaren seinale izan daitezke.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 María Amparo Laborda Martínez

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.