Artziko aztarnategi erromatarra: 2020ko indusketa kanpaina
Laburpena
Artziko aztarnategi arkeologikoa izen bereko parajean kokatuta dago nafar Aurrepirinioan, Artzibar/ Valle de Arce udalerriaren barnean, hain zuzen ere. Ibar horri zeharkatzen duen galtzada erromatarrari lotutako miaketa lanetan kokagunea identifikatu zuten, eta ondoren egindako ikerketa geofisikoek eta indusketa arkeologikoek haren karakterizazioa ahalbidetu dute. Haiei guztiei esker, eraikin multzo bat erregistratu da,
eta horien artean bi erabilpen fase dokumentatu diren termagunea. 2020ko indusketa kanpaina terman oinarritu da eta hark izango zituen ezaugarriak ezagutzen informazio baliagarria eskaini dute.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2020 ihane Mendizabal Sandonís, Ekhine Garcia-Garcia, Juan Mari Martinez Txoperena, Rafa Zubiria, Juantxo Agirre Mauleon

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.