Zalduako aztarnategi arkeologikoa: 2020ko indusketa kanpaina

  • Oihane Mendizabal Sandonís UPV/EHU. Aranzadi Zientzia Elkartea [Espainia]
  • Ekhine Garcia-Garcia Aranzadi Zientzia Elkartea. SOT Prospecció Arqueògica [Espainia]
  • Juan Mari Martinez Txoperena Aranzadi Zientzia Elkartea [Espainia]
  • Rafa Zubiria Aranzadi Zientzia Elkartea [Espainia]
  • Juantxo Agirre Mauleon Aranzadi Zientzia Elkartea [Espainia]
Gako-hitzak: aztarnategi erromatarra, Pirinioa, galtzada, termagunea

Laburpena

Zalduako aztarnategi arkeologikoa Ibañetako pasabidearen magalean kokatuta dago, gaur egungo Auritz/Burguete eta Aurizberri/Espinal (Erroibar/Valle de Erro) herrien artean. Bertan egindako hainbat motatako ikerketek eta eskuhartzeek (geofisikoak, geoarkeologikoak eta arkeologikoak, nagusiki) erromatar garaiko herrigune bat identifikatu dute, K.a. I. eta IV. K.o. mendeen bitartekoa eta Pirinioak zeharkatzen zituen galtzadari lotuta izanen zena. 2017-2020 urteen artean gehien ikertu den eraikinetako bat kokagunearen erdialdean dagoen termagunea da, izan ere, eremu horretan zentratu baitira indusketa arkeologikoko kanpainak.

Estatistikak

262
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2021-05-07