Excavación arqueológica en el castillo de Valtierra. Campaña 2023 [Indusketa arkeologikoa Valtierrako gazteluan. 2023ko kanpaina]

  • Juan José Bienes Calvo Arqueólogo [Espainia]
  • Oscar Sola Torres Arqueólogo [Espainia]
  • Jesús Lorenzo Profesor de la Universidad del País Vasco [Espainia]
Gako-hitzak: populatze andalustarra, islamikoa, Erdi Aroko gotorlekua, kristaua, Nafarroako gaztelua

Laburpena

2023ko indusketa-kanpainan aurreko urteko azalera berean jarraitu da induskatzen, eta beste kanpaina batzuetan erregistratutako populatze andalustarraren bi faseak definitu dira. Lehenbizikoa IX. mendean eraikia da ustez, eta gela handiak ageri ditu, 12 eta 17 m² artekoak. Hormei dagokienez, berriz, estekaduran eginak dira, eta spicatum formatuko errenkadak dira nagusi. Bigarren faseak lehenbiziko faseko egitura gehienen amortizazioa du oinarrian, eta aurreko hirigintza ezkutatzen duten berdinketa-lanak eta terrazak egiten dira. Era berean, estekadura handiagoko horma berriak altxatzen dira. Bigarren fase hori XI. mendearen erdialdean hasi zen eta kristauen konkistaren ondotik desegin zuten, gaztelua eraikitzeko. Bi faseetan, etxeko hirigintza zehazten da, barruko patioen inguruan antolaturik. Oraindik ez dira identifikatu kaleak eta sarbideak.

Estatistikak

20
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2024-04-15