Argitaratzen diren lan guztiak berrikusten dira binakako eta itsu bikoitzeko prozeduraren bidez, haien kalitatea bermatzearren. Itzal handiko adituek egiten dute binakako ebaluazioa, eta horrek bermatzen du aldizkari honetako lanak izatea kalitatezkoak, jatorrizkoak eta ekarpen zientifikoa egiten dutenak. Ebaluazio honek egileei ematen die haien eskuizkribuei buruzko balorazio objektibo eta eraikitzailea.

Aldizkari honen binakako ebaluazioa itsu bikoitzeko sistemari jarraitzen zaio, zeinak bermatzen baitu ez direla ezagutzen ez artikuluaren autorea, ez balorazioaren egileak.

Aldizkariaren plataforma honetatik abiatuta berrikusle lanetan aritu nahi baduzu, aipatzen zaizkizun urratsak egin beharko dituzu.

Honako irizpide hauek erabiliko dira:

  • Gaiaren interes zientifikoa eta/edo egokitasuna (artikuluak hobetu egiten du gaiari buruz dugun ezagutza)

  • Gaiaren tratamendua

  • Bibliografia (eguneratua, zuzena, osoa, egokia, APA arauei jarraitzen zaiena)

  • Luzera egokia

  • Izenburu egokia (argia, laburra, informazioa ematen duena eta artikuluaren edukiari dagokiona)

  • Laburpena (argia, artikuluaren alderdi oinarrizkoak biltzen dituena)

  • Gako-hitzak (artikuluaren edukia seinalatzen dutenak)

  • Originalaren egitura (antolaketa eta barne koherentzia)

  • Gai eta xede argiak eta ongi azalduak.

  • Idazkera eta hizkuntza (argia, laburra, sekuentzia logikoa, zuzentasun gramatikala)

  • Grafikoak, irudiak, taulak eta abar adierazgarriak dira eta horietatik behar adina dago.

  • Ondorioak (ongi oinarrituak eta koherenteak direnak artikuluaren garapenarekin)

Txostenaren azken ebazpena hauetako bat izanen da:

  • Argitaragarria

  • Argitaragarria, zenbait aldaketa eginez gero (aldaketa txikiak)

  • Argitaragarria, funtsezko aldaketa batzuk eginez gero (aldaketa nabarmenak; beste berrikuspen bat beharko du).

  • Ez da argitaragarria.

Eskuizkribu baten ebaluazioa onartu baino lehen, egiaztatu ezazu baduzula berrikuspenerako astia, gaia zure ezagutza arloari dagokiola eta ez dagoela interes-gatazkarik.

Erantzun iezaiozu gonbidapenari, bai ebaluazioa egitea onartzen baduzu, bai egiteari uko egiten badiozu, erantzunik ezak prozesu osoa atzeratuko bailuke.

Onartzeak konfidentzialtasuneko konpromisoa dakar. Ezin izanen duzu artikuluaren edukia zabaldu edo partekatu, ez txostena egitean, ez hura egin eta gero. Beste pertsona baten iritzia behar baduzu, erredakzio kontseiluaren onespen berariazkoa beharko duzu.

Egileei beren lanak hobetzen laguntzeko, saia zaitez iruzkin eraikigarri, objektibo eta arrazoituak ematen, garbi adierazita hobetu beharreko puntuak zein diren. Izan zaitez adeitsua.

Erredakzio kontseiluari laguntzeko artikuluari buruzko erabakia hartzen, ebaluazio txostenak argi adierazi behar du testuak behar besteko kalitatea eta interesa dituen, eta zer alderdi aldatu behar diren. Artikulua ez bada argitaragarria, garbi aipatu eta arrazoitu beharko duzu, kontseiluak oinarri sendoa izan dezan eskuizkribua baztertzeko. Editorearendako iruzkinen atala isilpekoa da.

Plagioa egin delako susmoa bada, erredakzio kontseiluari jakinaraziko zaio eta plagiatu den obraren aipamen zehatzak emanen zaizkio.

Erakunde argitaratzaileak eta erredakzio kontseiluak eskertzen dizugu zure laguntza, lan hori ezinbestekoa baita aldizkariaren kalitateari eusteko.

Zure berrikuspenaren ziurtagiria behar baduzu, idatziz eskatu beharko duzu hemen: trabajosarqueologia@navarra.es