El txistu y el tamboril en Navarra [Txistu eta danbor nafarroako]

  • Mikel Aranburu Urtasun Especialista en folclore [Espainia]
Gako-hitzak: txistu, txistulari, hiru zuloko flauta, dantza, folklore, identitatea, herri musika, Nafarroa

Laburpena

Txistu-danbolina, musikari bakar batek jotako musika tresna gisa, Erdi Aroko Europan sortu zen, antza. Azkar erresuma kristauetan zehar zabaldu zen. Nafarroara goiz iritsi zen Done Jakue bideari esker eta bizia eman zion dantzari, Gortean eta plazan. Hura gainbehera etortzerakoan, herriko tradizioan finkatu zen, non bere historia izanen baitzuen. Musikaria juglarea, tanborinoa, danbolina edo ttunttuneroa izenekin ezagutu zen, izendapen modernora arte: txistularia. Dantza bekatutsuekin loturik egoteagatik, neurri errepresiogile etengabeak ezagutu zituen arren, danbolineroen ogibideak bidea egin zuen, agintarien dantza sortzean eta dibertsioak eta bestelako zerbitzu publikoak osatu eta kontrolatzeko udalen tresna bihurtzean, tradizioa eta modernotasuna batzeko trebetasuna frogatu baitzuen. Pentsamendu ilustratuaren garaian, aldaketa tekniko egokiek eta musika-orientazio berriek gaur egungo izaera artistikoaren eta egokitze sozialaren atarietan kokatu zuten. XIX. mendean...

Estatistikak

56
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2013-01-22