Documentación acerca de las desaparecidas danzas ceremoniales de Fitero [Fiteroko dantza zeremonial desagertuei buruzko dokumentazioa]

  • Eduardo Aznar Martínez [Espainia]
Gako-hitzak: dantza, makil dantzak, Fitero; jai-zikloak, herriko musika tresnak

Laburpena

1974an Jimeno Jurío ikerlariak seinalatu zuen Fiteron ezin izan zuela bertakoen artean makil dantzen oroipenik aurkitu. Ohar honek eragin nabaria eduki bide zuen, zeren ordutik honaino herri hau ahantzi xamarra geratu izan da Erriberako eta Somontanoko dantza zeremonialei buruzko ikerketa etnografikoetan. Honako lan honetan Fiteroko udal artxiboan gordetako zenbait dokumentu biltzen dira, zeinetan ziurtasunez frogatzen baita ezen mota honetako ospakizunak inguruneko herrietan bezain estimatuak izan zirela eta jaiegun nagusiak beti dantza zeremonialekin ospatzen zirela. Dantza hauen dekadentzia-prozesua aztertzea ere permititzen du arakaturiko informazioak, halako tradizioak xviii. mendean desagertu zirela erakutsiz, zoritxarrez gaur egun arte.

Estatistikak

64
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2018-04-25