Las nenas angelicas. Origen, evolución y perduración [«Angelicas» neskatilak. Jatorria, garapena eta biziraupena]
Laburpena
Nafarroan, maiatzean edo lorailean zehar, Ama Birginari egiten zitzaizkien omenaldi eta lore eskaintzetan parte hartzen zuten neskatikak «angelicas» izenpean ezagutzen ziren. Ohitura, zeina herri askotan oso zabalduta eta erroturik zegoen, herri erlijiozkotasun bezala ezagutzen den eremuan sartzen da. Lan honetan, lehenik eta behin, ospakizun honen aurrekari eta jatorriari erreparatuko diegu, gero, erritu kristauaren zeremonia txiki honek izan duen garapena eta berau aurrera eramateko egin beharrekoak azalduko dira. Azkenik, Arraitzeko adibidea ezagutuko dugu, usadioa, oraindik ere, indarrean baitago. Gure helburua gauzatzeko, hemeroteka historikoak eta tokian tokiko ikerketa orokor batzuek honi buruz diotena aztertzeaz gain, txikitan ohitura honetan parte hartu zuten adin ezberdineko emakumeen lekukotasuna ere erabili dugu.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Ricardo Gurbindo Gil

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.