Arakil aldeko euskara

  • Jose Mari Satrustegi Euskaltzaindia [Espainia]

Laburpena

Gerra ondorean galdu zen Arakil ibarreko euskara. Mende honen erdi aldera adinekoek bakarrik mintzo zuten zenbait herritan. Geroztik bakarkako pertsona batzuek gorde dute berandu arte. Hegoaldeko goi-nafarreraren multzoan Oltzako azpieuskalkitzat eman zuen Bonaparte printzeak eta hamabi herri sartzen dira bertan. Irañeta ta Murgindueta, alderantziz, Uharte Arakilgo azpieuskalkian sailkatu zituen, ipar-goi-nafarreraren barnean. Hain berandu arte iraun duen mintzaira honen izkribu guti agertu da bazterretan eta horregatik baliagarri gerta daitezke Arruazun jasotako lekukotasun hauek. Nafarroako euskalkiaren mugako testuak dira, nolanahi ere, hiztegian nahiz aditz formatan gipuzkeraren kutsu handia nabarmentzen baita.

Estatistikak

22
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1999-08-31