Toponimia eta dialektologiaren arteko harremanen inguruan: Artaxonako jabego genitiboaz eta bestez

  • Patxi Salaberri Zaratiegi Nafarroako Unibertsitate Publikoa [Espainia]

Laburpena

Lan honetan toponimiaren eta dialektologiaren arteko harremanez mintzo gara, arreta bereziki -a-z bukatzen diren nafar toponimiako izen batzuek artikulua hartzean duten jokamoldean (-a + a > -ea, -a + a > -ara), erlatiboetan oinarritutako toponimoetan (dana mendebaldekoa / dena erdialde- ekialdekoa / baita ekialdekoa) eta Artaxonako jabego genitiboaren -(a)(r)e aldaera itxuraz arkaikoan jartzen dugula. Azken gai hau ikertzeko erabilitako datuak José María Jimeno Juríoren Artajona. Toponimia Histórica liburu argitaragabetik atereak dira.

Estatistikak

26
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1996-08-31