Lesakako azentu eta intonazioaz

  • Iñaki Gaminde UPV.EHUKO irakasle [Espainia]

Laburpena

Artikulu honetan Lesakako euskararen azentu eta intonazio ereduen ikerketarekiko lehen hurbilpena aurkezten dugu. Lehen sekzioan izen eta adjetiboen azentu erregela nagusiak deskribatzen dira; bestalde, azentu erregela eta mugatzailea egokitzeko erregelen arteko erlazioa ere agirian utzi nahi da. Geroago, izen eta adjetiboetarako eman ditugun erregelak deklinabidean gordetzen diren edo ez aztertzen da, hala nola aditz jokatuen azentua txertatzeko erregelak ere. Azkenik, intonazioari buruzko sekzioan, esaldi deklaratzaileak eta galderazkoak aztertzen dira, oinarritzat euron azterketa akustikoa hartzen delarik. Sekzio honetan, behin deklaratzaileak eta galderazkoak, bakoitza bere aldetik, aztertuz gero, desberdintasunak azaltzeko euron arteko erkaketa egiten da.

Estatistikak

18
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1996-04-30