Hemezortzigarren mendeko bertsoak

  • Frantzisko Ondarra Euskaltzaindia [Espainia]

Laburpena

Bi testu mota ematen ditugu ezagutzera, biak XVIII. mendekoak. Horietako bat 1747.ean agertu zen Salamanca-n; bestea edo besteak eskuz daude eta, dakigunez, Obanos aldetik datoz agian, herri hori Nafarroa-ko Izarbeibarrean, Gares-tik hurbil, dagoelarik kokaturik. Lehenbizikoa gipuzkeraz dago eta besteak Nafarroa-ko euskaraz. Ez dakigu noiz, nork eta non izan ziren idatziak azkenekoak, baina suposatzen dugu idatziak izan ziren herrian S. Nikolasi eskainitako eliza edo baselizaren bat bazegoela, santu horren ereserkia baitakar bai euskaraz eta bai latinez.

Estatistikak

20
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1993-12-31