Irati Filmak: Un proyecto singular en el cine de Euskal Herria
Laburpena
1985ean, Irati Filmak, Produzkio-etxeak, Eusko Jaurlaritzaren babespean, Euskalerrian, azken urteotako zinean parerik ez zuen egitasmo zinematografiko berezi baten lehen urratsak eman zituen: Hiru euskal idazle garaikideren elaberri bana oinarritzat harrurik, beste horrenbeste pelikularen errealizazioa euskara hutsean. Pelikula hauek, metraia laburrekoak zirela eta, banapen- zailtasunen ondorioz ez zuten behar hainbesteko hedapena izan. Hartaz, 1987an Kareletik produzitu zuen lrati-k, aurrekoen tankerako filmea berau ere, baina iraupenaren aldetik konbentzionalagoa. Hala ere, Kareletik-ek ere porrot egin zuen, eta honek, lrati-ren egitasmoaren bukaera ekartzeaz gain, euskarak, zinean irauteko dituen zailtasunak agerian utzi zituen.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1998 Carlos Roldán Larreta

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.