Fontes Linguae Vasconum
Studia et documenta
Aldizkariaren deskribapena eta xedeak
Fontes Linguae Vasconum euskal hizkuntzalaritza eta filologiako aldizkari zientifikoa da, sei hilean behin argitaratzen duena Nafarroako Gobernuak 1969. urtetik aitzina.
Argitaratu gabeko lanak argitaratzen ditu; honako gai hauei buruzkoak, hain zuzen: hizkuntzalaritza historikoa eta sinkronikoa, fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika, tipologia, diskurtsoaren analisia, itzulpengintza eta interpretazioa, hizkuntzalaritza konputazionala eta corpusekoa, psikolinguistika eta neurolinguistika, literatura klasikoa eta literatura garaikidea, soziolinguistika, bariazioa, dialektologia, lexikografia eta lexikologia, historiografia, hizkuntzaren zaintza eta berreskurapena, eta hizkuntzaren irakaskuntza, halaber testu zaharren edizioa eta azterketa, betiere euskarari loturik. Erreseina bibliografikoak eta ale berezi monografikoak ere argitaratzen ditu.
Aldizkariaren edukiak, bai enpirikoak bai teorikoak, nazioarteko komunitate zientifikoari zuzentzen zaizkio eta eztabaida zientifikoa aberastu nahi dute, beti lehentasuna emanez ikuspegi berritzailea duten lanei edo euskalaritzan gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituztenei.
Argitaratzen diren artikulu guztiak, baita ale berezietakoak ere, zehatz-mehatz berrikusten dituzte bi adituk (itsu bikoitza) eta sistema horrek edukien kalitatea bermatzen du. Erreseina bibliografikoek eta Varia ataleko testuek ez dute adituen berrikuspen prozesurik. Argitalpen prozesu guztia erabat doakoa da autoreentzat, eta aldizkariak, open access politikarekin konpromisoa duelarik, sarrera libre eta doakoa ematen die irakurleei eduki guztietara, Creative Commons lizentziaren azpian.
ISSN
Paperezko bertsioa: 0046-435X.
Bertsio elektronikoa: 2530-5832.
ISSN-L: 0046-435X.
DOI
10.35462/flv
Gordailuak, datu baseak eta sailkapen sistemak. Oihartzunaren neurgailuak
Capes; Centro de Documentación César Borgia; COPAC; Copernicus International (ICI); Dialnet; DICE; DOAJ; EBSCO Essentials; Emerging Sources Citation Index (ESCI, Web of Science); ERIH Plus; Generalif; INGUMA; InRech; ISOC; ISSN; Journal Citation Reports (JCR); Register online; Latindex; Linguist List; MIAR; MLA-Modern Language Association database; NPI-Norwegian Register for Scientific Journals; Recolecta; REGESTA IMPERII; ResearchBib; RESH; Road; Scientific Indexing Services; Scopus; Sherpa Romeo (JISC); SJIF; SUDOC; ULRICH’s; ZDB.
Scopus (2023): CiteScore 0.7; SJR 0,164; SNIP 0,449
Dialnet Métricas 2023: 0,01 (C4/C4)
ANEP eta CIRCeko C kategorian sailkatua; CARHUSeko D kategorian sailkatua.
Open access
Vianako Printzea Erakundeak mugarik gabeko eta doako on line sarbidea jartzen du eskura beren aldizkarien eduki guztietara, argitaratzen diren puntutik, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional lizentzia baten azpian.
Gainera, autoreei bidalketa naiheran zabaltzen uzten die, edozein fasetan (preprint, onartutako bertsioa, inprenta-probak, argitaratutako bertsioa, eta abar) zeinahi motatako sare sozialetan, baita biltegi akademiko eta instituzionaletan ere, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4. 0 Internacional lizentzia baten azpian.
Aldizkari inprimatuaren salmenta prezioa
10 €.
Edizio digitala doakoa da.
Kontaktua
Eman izena
Sor ezazu dohako kontu bat OJSn irakurle gisa hemen klik eginez, zenbaki bat argitaratzen den bakoitzean mezu bat jasotzeko.