Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta

Aldizkariaren deskribapena eta xedeak

Fontes Linguae Vasconum euskal hizkuntzalaritza eta filologiako aldizkari zientifikoa da, sei hilean behin argitaratzen duena Nafarroako Gobernuak 1969. urtetik aitzina.

Argitaratu gabeko lanak argitaratzen ditu; honako gai hauei buruzkoak, hain zuzen: hizkuntzalaritza historikoa eta sinkronikoa, fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika, tipologia, diskurtsoaren analisia, itzulpengintza eta interpretazioa, hizkuntzalaritza konputazionala eta corpusekoa, psikolinguistika eta neurolinguistika, literatura klasikoa eta literatura garaikidea, soziolinguistika, bariazioa, dialektologia, lexikografia eta lexikologia, historiografia, hizkuntzaren zaintza eta berreskurapena, eta hizkuntzaren irakaskuntza, halaber testu zaharren edizioa eta azterketa, betiere euskarari loturik. Erreseina bibliografikoak eta ale berezi monografikoak ere argitaratzen ditu, besteak beste.

Aldizkariaren edukiak, bai enpirikoak bai teorikoak, nazioarteko komunitate zientifikoari zuzentzen zaizkio eta eztabaida zientifikoa aberastu nahi dute, beti lehentasuna emanez ikuspegi berritzailea duten lanei edo euskalaritzan gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituztenei.

Argitaratzen diren artikulu guztiak, baita ale berezietakoak ere, zehatz-mehatz berrikusten dituzte bi adituk (itsu bikoitza) eta sistema horrek edukien kalitatea bermatzen du. Erreseina bibliografikoek eta Varia ataleko testuek ez dute adituen berrikuspen prozesurik. Argitalpen prozesu guztia erabat doakoa da autoreentzat, eta aldizkariak, open access politikarekin konpromisoa duelarik, sarrera libre eta doakoa ematen die irakurleei eduki guztietara, Creative Commons lizentziaren azpian.


Argitalpen Batzordea

Zuzendaria:

Erredakzio idazkaria:

Erredakzio kontseilua:

  • Dorota Krajewska (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Espainia). 
  • Beatriz Landa Arana (Nafarroako Gobernua, Espainia)
  • Eneko Zuloaga San Román (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Espainia).

Batzorde zientifikoa:


Kontaktua: erredakzioa eta administrazioa

fontes@navarra.es

Tel: 848 424732 / 848 424691


Sorrera urtea

1969.


Aldizkakotasuna

Seihilabetekaria.


Ebaluazio sistema

Artikuluak: Adituen ebaluazioa, itsu bikoitza.

Liburu erreseinak: erredakzio kontseiluaren erabakia.

Varia ataleko testuak: erredakzio kontseiluaren erabakia.


Open access

Vianako Printzea Erakundeak mugarik gabeko eta doako on line sarbidea jartzen du eskura beren aldizkarien eduki guztietara, argitaratzen diren puntutik, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional lizentzia baten azpian.

Gainera, autoreei bidalketa naiheran zabaltzen uzten die, edozein fasetan (preprint, onartutako bertsioa, inprenta-probak, argitaratutako bertsioa, eta abar) zeinahi motatako sare sozialetan, baita biltegi akademiko eta instituzionaletan ere, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4. 0 Internacional lizentzia baten azpian.


Erantzukizunaren salbuespena

Egileek berentzat hartzen dute artikulu bakoitzean agertzen diren iritzi eta egitateen gaineko erantzukizun osoa. Vianako Printzea Erakundeak ez du beretzat inolako erantzukizunik hartzen lanen sinesgarritasunaren eta egiazkotasunaren gainean.


ISSN

Paperezko bertsioa: 0046-435X.

Bertsio elektronikoa: 2530-5832.

ISSN-L: 0046-435X.


DOI

10.35462/flv


Formatua

185 x 285 mm


Bertsio inprimatuaren salmentari eta harpidetzei buruzko argibideak

21. Navas de Tolosa kalea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 427121
fondo.publicaciones@navarra.es
Nafarroako Gobernuaren argitalpenen katalogoa


Aldizkari inprimatuaren salmenta prezioa

10 €.

Edizio elektronikoa doakoa da.


Argitaratzailea

Nafarroako Gobernua. Kultura eta Kirol Departamentua
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia
Navarrería kalea, 39
31001-Iruña
Espainia

Tel: 848 424691
ipvpubli@navarra.es


Argitalpen sistema honi buruz

Aldizkari honek Open Journal Systems 3.1.2.1 erabiltzen du, hau da, GNU Lizentzia Publiko Orokorraren menpe dagoen Public Knowledge Project proiektuaren bidez garatutako, finantzatu eta doan banatzen duen aldizkari kudeatzailea eta softwarea.


OAI-PMH 2.0

Fontes Linguae Vasconum aldizkariak Open Archives Initiativek garatu duen Open Archives Initiative Protocol for Metadata Harvesting (OAI-PMH) protokolo betetzen du, hainbat iturri, plataforma eta biltegitako metadatuen trukatzearen eta zabalkundearen interoperabilitaterako.

URL: https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/oai