Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.
  • Bidaltzeko baldintzak irakurri ditut eta artikuluak eta bere material osagarriak guztiak betetzen dituela deklaratzen dut.

Egileentzako gidalerroak

 

 

FONTES LINGUAE VASCONUM: STUDIA ET DOCUMENTA. IDAZLANAK AURKEZTEKO ARAUAK

Idazlan argitaragabeak onartuko dira, Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatziak, euskaraz edo gaztelaniaz, baita frantsesez edo ingelesez idatziak ere.

Soilik onartuko dira euskarri digitalean igorritako jatorrizkoak.

Egileak jakinarazi behar du ea adimen artifizialak lagundutako tresna teknologikorik erabili duen, obrako testuak, irudiak edo itzulpenak sortzeko.

Halakorik erabili badu, dagokion atalean deskribatu behar du zein testu, irudi edo itzulpenetan erabili duen. Adimen artifiziala idazteko laguntza gisa erabili badu, esker onen atalean adierazi behar du. Datuak biltzeko eta/edo aztertzeko edo irudiak sortzeko erabili badu, metodoen atalean deskribatuko du erabilera hori.

Material batean adimen artifizialak lagundutako teknologiak erabili badira, egilea da arduraduna material horretan ere. Adimen artifiziala ez da aipatuko egileen edo egilekideen atalean.

Ondoko artxiboak igorriko dira:

1) Testua, Word edo LibreOffice formatuan. Bertan adieraziko da irudi, taula eta grafiko guztien kokapena, egileak egoki irizten dion tokian eta dagozkien argazki oinekin, elementu horiek testuan txertatu gabe. Aldizkariak bere gain hartzen du kokapen hori aldatzeko eskubidea, maketazio arazoei erantzuna emateko. Testuak anonimoa izan behar du. Ez da paratuko egiletza identifikatu dezakeen erreferentziarik (sinadura, norbere burua lehen pertsonan aipatzea, finantziazio iturriak...).

2) Testu berbera, formatu ez editagarrian (PDF).

3) Artxibo bat testuan azaltzen den irudi bakoitzeko, behar bezala identifikatuak, hurrenez hurren zenbakituta. Testuan izan behar duten kokapena zehazteko orduan zenbakitze bera erabiliko da. Irudi artxiboak .tiff edo .jpg formatuetan aurkeztuko dira, gutxieneko erresoluzioa 300 ppp. dutela. Irudi guztietan adieraziko da zein den jatorria, berdin egilearena bada zein kanpo iturri batetik jasoa bada. Kasu honetan, jatorria eta erabiltzeko baimena adieraziko dira. Irudiak koloretan izan daitezke.

4) Excel artxibo bakar bat taula guztiendako. Taula edo grafiko bakoitza kalkulu orri bereizi batean adieraziko da, hurrenez hurren zenbakituta. Zenbakitze bera erabiliko da testuko kokapena zehazteko.

5) Bestelako artxiborik, balego.

Bidalketa egitean OJS plataformak eskatzen dituen metadatuak ere osatuko dira, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.

Testuaren egitura

Lanek ordena metodologiko bati segitu behar diote, informazioari tratamendu eraginkorra eman ahal dakion dokumentazio-zentroetan, eta bete behar dituzte ISO arauak eta UNESCOrenak:

- Izenburua. Lanaren edukiarekin bat etorri beharko du modu esplizituan; gehienez ere hamabi hitzeko luzera izanen du.

- Sarrera, bertan zehazturik ikerketaren gaia, gai hori zertan den, xedeak eta informaziorako erabilitako materiala.

- Erdiko atalak. Testuaren gorputza, ikerlana garatzen duena; aipuak eta oharrak hortxe paratuko dira.

- Hondar atalak. Ondorioak eta emaitzak, erreferentziak eta, halakorik bada, eranskinak.

Lanaren goiburuan izenburua joanen da, artikuluaren hizkuntza berean eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, artikuluaren gainerakoak duen letra mota berarekin. Inolaz ere ez da dokumentu honetan adieraziko egilearen izena. Liburu erreseinek liburuaren erreferentzia osoa eman behar dute eta azalaren irudia.

Tartekiak edo kapituluen goiburuak zenbaki arabiarrekin zenbakituko dira. Sarrerak izenburua behar du beti, eta 1 zenbakiarekin zenbakituko da, eta atal guztiak zenbakitu behar dira, ondorioak eta erreferentziak barne. Hiru goiburu mailatara arte onetsiko dira.

Artikuluetan bakarrik (Liburu erreseinetan eta Varia ataleko testuetan, beraz ez):

- Laburpen edo abstract bat gehituko da, artikuluaren hizkuntza berean eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, gehienez ere 700 karakterekoa, tarteak barne, paragrafo bakarrean, eta bertan jasoko dira lanaren xedea, erabilitako metodologia eta atera diren ondorioak, modu laburrean.

- Gako hitzak ere adieraziko dira, gehienez ere bost, hizkuntza beretan, datu basean identifikazioa errazteko asmoz.

- Jatorrizkoak gehienez ere 78.000 karaktere izanen ditu, tarteak barne, hor sartzen direlarik oharrak, koadroak, grafikoak, bibliografia eta eranskinak. Ez dira hor barne hartuko laburpen guztiak, gako hitzak eta beste hizkuntza batzuetako izenburuak.

 

Testuaren formatua

Testu guztiak ondoko arauetara egokituko dra:

- Times New Roman letra motan idatziko dira, 12 izaria erabilirik eta 1,5eko lerroartearekin.

- Beste hizkuntza batean idatziriko hitz solteak kurtsibaz azalduko dira, baita metalinguistikoki erabilitako terminoak ere. Halaber, kurtsibaz idatziko dira liburuen izenburuak eta aldizkarien izenak. Baztertu eginen da letra lodien eta azpimarren erabilera.

- Testuen transkripzioetan, laburrak badira (bost lerro baino gutxiago), latindar komatxoak (« ») eta letra biribila erabiliko dira. Luzeak badira, aparte ezarriko dira, komatxorik gabe, lerro koskatuetan, eta testu orokorrekoan baino izari txikiagoan (10 puntu). Gangarrak (‘ ’) erabiliko dira hitz bakanen adiera edo itzulpenetarako.

- Oharren deiak goi-indizeetan goraturiko zenbakien bidez eta parentesirik gabe adieraziko dira. Orri oinetan ezarriko dira, inoiz ere ez testu bukaeran, 10 izariko Times New Roman letra motarekin eta 1,5eko lerroartearekin. Zenbakitze arabiarrarekin zenbakituko dira, hurrenez hurren.

- Letra larriak erabiliko dira, hizkuntza bakoitzaren arauen arabera, horretarako nor diren erakundeen irizpide edo gomendioei jarraikiz. Hitz osoak letra larriekin soilik erabiliko dira akronimoen kasuan. Hasierako letra larria erabiliko da izen berezietan, erakunde edo korporazio izenetan, ez ordea izen arruntetarako: errege, konde, aita santu, katedrala, apezpiku...

Erreferentzia bibliografikoak

APA arauak jarraituko dira erreferentzia bibliografikoetarako. Hona hemen oinarrizko arau batzuk. Xehetasun handiagoetarako, kontsultatu:

http://culturanavarra.es/uploads/files/APA_EUS.pdf

Testu barruko erreferentzia bibliografikoak:

- Erreferentzia bibliografiko hutsak testu barruan jarriko dira, inoiz ere ez orri oinean. Egilea-urtea sistemari jarraituko diote: egilearen lehen deitura (erreferentzia zerrendan bi deiturak azalduko dira; lan berean aipaturiko bi egile edo gehiagok deitura bera badute, testuan aipatuko dira deiturarekin eta izenaren inizialekin. Inizialak gibelean joanen dira, eta deituratik bereizteko koma erabiliko da), argitaratze urtea eta orrialde zenbakiak, komez bereizia, dena parentesi artean (Hualde, 1995, 13-15. or.). Egilearen izena testuaren parte bada, parentesian urtea eta orriak adieraziko dira. Aipu berean hainbat testu aipatzen direnean, puntu eta komarekin banatuko dira.

- Egile eta urte bereko argitalpen bat baino gehiago aipatzen denean, letra xeheak gehituko dira, hurrenez hurreneko ordena alfabetikoan, espaziorik gabe: (2016a, 2016b).

- Hiru egile baino gehiagoko aipu motetarako, kontsultatu webguneko arauak. Artikuluaren bukaerako zerrenda bibliografikoan egile guztiak aipatuko dira.

Erreferentzia zerrenda:

- Testuan espresuki aipaturiko erreferentzia bibliografiko guztiak eta soilik testuan berariaz ageri direnak sartuko dira testuaren bukaeran. Bi baldintza hauek betetzen ez dituzten erreferentzia guztiak baztertu eginen dira.

- Erreferentziak alfabetikoki zerrendatuko dira, egilearen deituren arabera edo, kasua bada, lehen egilea, izenaren inizialak eta egiletza bakoitzaren barnean, ordena kronologikoaren arabera. Egiletza eta urte bereko argitalpen bat baino gehiago aipatzen denean, letra xeheak gehituko dira, hurrenez hurreneko ordena alfabetikoan, urtearen ondotik.

- Erreferentzia bibliografikoak ondoko arauetara egokituko dira:

o Egilearen deitura letra xeheekin joanen da, salbu eta deitura bakoitzaren iniziala. Horren ondotik izenaren inizialak joanen dira letra larriz eta puntua azkenik. Egile bat baino gehiago dagoenean, egileak komekin banatuko dira, salbu eta azkena, aurrez "&" zeinuarekin joanen baita. Jarraian urtea idatziko da parentesi artean eta puntua itxierako parentesiaren ondotik.

o Liburuak honela aipatuko dira: izenburua kurtsibaz, puntua (.), argitalpenaren tokia, bi puntu (:) eta argitaletxea.

Egilea, A. (urtea). Izenburua. Tokia: Argitaletxea.

o Liburu bateko kapitulua horrela aipatuko da:

Egilea, A. A. & Egilea, B. B. (urtea). Kapituluaren izenburua. In A. Argitaratzailea, B. Argitaratzailea & C. Argitaratzailea (arg.), Liburuaren izenburua (xxx-xxx or.). Tokia: Argitaletxea.

o Egiletzarik gabeko kapitulua, izenburua egilearen posiziora aurreratzen da:

Izenburua. (urtea). In A. Argitaratzailea (arg.), Liburuaren izenburua (xx. arg., xx. alea, xxx-xxx or.). Tokia: Argitaletxea.

o Aldizkarietako artikuluak honela aipatuko dira: izenburua letra biribilez eta komatxorik gabe, puntua (.), aldizkariaren izena kurtsibaz, jarraian koma eta liburukia zenbaki arabiarrekin eta kurtsiban, koma (,) eta artikulu guztiko orriak edo soilik aipurako erabilitakoak.

Egilea, A. A., Egilea, B. B. & Egilea, C. C. (urtea). Artikuluaren izenburua. Argitalpenaren izenburua, xx, or-or.

o Argitalpen elektronikoen erreferentziak paperezko argitalpenetakoen antzekoak izanen dira. URLa honela adieraziko da:

Egilea, A. A. (urtea). Artikuluaren izenburua. Argitalpenaren izenburua, xx, or-or. http://www.xxxxxxxxx helbidetik berreskuratua.

o Ez dira adieraziko berreskuratze datak, ez bada iturriaren materiala denborarekin aldatu daitekeelako.

o DOI bat esleitu bazaio argitalpenari, honek URLa ordezten du.

Egilea, A. A. (urtea). Artikuluaren izenburua. Argitalpenaren izenburua, xx, or-or. doi: xx.xxxxxxxxxxx

- «Doi» identifikatzailea (digital object identifier) soilik idatziko da argitalpenari loturiko identifikazio hori egon badagoenean. Lan baten edo erreferentzia zerrenda osoaren doi kodea jakiteko Crossref erabil dezakezu.

Bidalketa onartzeko eta argitaratzeko prozesua

Behin jatorrizkoa jaso ondoren, erredakzio kontseiluak erabakiko du lana baztertu edo onartuko den, gehienez ere astebeteko epean. Artikuluen kasuan, aztertzeko onartzen bada, bi kanpo ebaluatzaileri emanen zaie. Horiek, gehienez ere hilabete eta erdiko epean erabakiko dute artikulua:

Onartua den: bi aztertzaileek «argitaragarri» edo «iradokitako hobekuntzekin argitaragarri» dela irizten badiote.

Baztertua den: a) bi aztertzaileek «ez argitaragarri» dela irizten badiote edo b) aztertzaile batek ez argitaragarri dela irizten badio eta besteak bigarren bertsioa berriz ere aztertua izan dadin eskatzen badu.

Onartze bidean: a) bi aztertzaileek eskatzen badute bigarren bertsioa aztertua izan dadila. b) aztertzaile batek artikuluari argitaragarri edo iradokitako hobekuntzekin argitaragarri dela irizten badio eta besteak uste badu baztertu egin behar dela edo eskatzen badu bigarren bertsioa aztertua izan dadila. Kasu honetan artikula hirugarren aztertzaile bati igorriko zaio. Aztertzaile honek uste badu lana argitaragarria edo iradokitako hobekuntzekin argitaragarria dela, lana onartuko da. Baztergarritzat badu, lana baztertuko da. Bigarren bertsioa aztertu dadila eskatzen badu, hala eginen da.

Edozein delarik ere egileak kasua hartutako erabakiaren jakinarazpena jasoko du. Salbu eta lehen kasuan, artikulua egileari itzuliko zaio, ebaluatzaileek iradokitako aldaketak egin ditzan edo, kontrako kasuan, argitaratzeari uko egin diezaion.

Behin betiko onespenaren ondotik, egileei lehen inprimaketa-proben sorta bat igorriko zaie, zuzenketa egin dezaten. Oroz gain, inprimategiko akatsen zuzenketa izanen da, edo gramatika arloko aldaketak; izan ere, egileek bidalitako idazlanak behin betiko testuak izan beharko dira. Argitalpenak ez atzeratzeko, zuzenketak gehienez ere hamar egunean jasotzen ez badira, Vianako Printzea Erakundeko Argitalpen Bulegoak eginen ditu zuzenketak, horien gainean inolako erantzukizunik izan gabe.

Argitaletxeak beretako gordeko du idazlanak aldizkariak berezko dituen arau zientifiko eta tipografikoetara egokitzeko ahalmena, baita egileei artikuluak berregiteko eskatzeko ahalmena, ebaluatzaileei segitu beharrez, edo testuak, oharrak eta irudiak aldatzeko ahalmena ere.

Behin-betiko onartzearen notifikazioa jasota, Egiletza aitorpen eta eskubide lagapen dokumentua igorri behar da ahal bezain laster OJS plataformaren bidez.

http://culturanavarra.es/uploads/files/egiletzaaitorpena.doc

Egileak onartzen du, argitaratzeko arau gisa, Nafarroako Gobernuak artikulua erreproduzitu ahal izatea, osorik nahiz partez, baita haren digitalizazioa ere, haren egokitzapena edo itzulpena barne, beharrezkoa izanez gero. Halaber, onartzen du jendeari artikuluaren berri ematea komunikazio globaleko sareetan eta beste euskarri digitaletan, argitalpenaren kopia digitalizatua eskura jarriz Nafarroako Gobernuaren webguneetan edo harekin ikusteko duten beste erakunde batzuenean, zabalkunde eta ikerketa erabileretarako, ez bestetarako. Artikuluak open access zigiluarekin eta Creative Commons lizentziarekin dibulgatuko dira (BY-NC: aitorpena, ez komertziala).

Argitalpenaren ondotik, artikulua argitaratzen den aldizkariaren ale bat utziko da egile bakoitzaren eskutan, baita haren pdf bat ere.