Erro monosilabikoaren teoria eta aitzineuskararen berreraiketa: zenbait alderdi eta ondorio

  • Joseba Andoni Lakarra (UPV/EHU-JUMI) [Espainia]
Gako-hitzak: aitzineuskara, berreraiketa, erroa, forma kanonikoa, etimologia, morfologia, tipologia holistikoa, lexikoa

Laburpena

Lakarra (1995) eta ondoko lanetan eman ditut frogak esateko euskararen berreraiketari dagokionez Mitxelenak ‘50eko hamarkadako lan bikainetan lortu eta oraindik estandar den aitzineuskararen eredua heda eta sakon litekeela eta hizkuntza egoera zaharrago baterantz eraman ahal dela erroaren azterketaren bitartez. Erro teoriak eta honen barnean erroaren forma kanonikoak eta horren bilakabideak edozein berreraiketa eta konparaketatan zein hizkuntzaren –bere sistemaren muineko hainbat ezaugarri larriren– eboluzioan duen betebehar garrantzitsuaren aldarrikapenean datza nire lan honetako eta enparatuetako gogoeten oinarria. Gainetik, aurreko berreraiketa-paradigman tiratu ez ziren hariek eta haiei kanpotik erantsiek soka lodia egiten dute, eta erroaren egitura eta bilakabidearen azterketak bide honetan barrena lehen baino urrutiago jotzea ahalmentzen eta zilegiztatzen digu. Hara lanaren laburpena: §1. AE-ren berreraiketa estandarraz; §2. Arrazoiak eta bideak berreraiketaeredua aldatzeko; §3. Teoria berri bat Aitzineuskararen berreraiketarako: Erro teoria monosilabikoa; §4. Erro teoria eta euskal lexikoiaren etimologia formala; §5. Forma kanonikotik tipologia holistiko diakronikorantz; §6. Forma kanonikoa eta tipologia: euskal aditzaren berreraiketa; §7. Forma kanonikoa, hitz familiak eta Aitzin-Euskara Zaharraren fonologiaren berreraiketa; §8. Forma kanonikoaren aldaketaz; §9. Ondorioak eta egitekoak; §10. Bibliografia; §11. Eranskinak (I. CVC eta 48 erro eredu bisilabikoren azterketa taulen bidez; II. Hainbat etimologia berri).
AEZ-aren teoria monosilabikoak zenbait galdera zahar erantzuteko edo beste zenbait erantzun-bidean jartzeko eta, batez ere, hainbat eta hainbat berri, lehen axolako ez zirenak edo asma ere ezin zitezkeenak, sortzeko eta etorkizunerako ikergai bilakatzeko ahalmenik izan du eta oraingoz zati baterako ere badukeela esan bide genezake, sortzen eta garatzen doan edozein paradigma berriri eska dakiokeen eran.

Estatistikak

98
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2011-12-31