Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (4 - Ipar-Artzibarko laginak: Arrieta)

  • Koldo Artola Donostiako ARANZADI Zientzi Elkarteko Etnografi Sailekoa [Espainia]
Gako-hitzak: Nafarroako euskara, hego-nafarrera, Artzibarko hizkera, Arrieta

Laburpena

Oraingo aldi honetan 1981 eta 1992 urteen arteko denboran Artzibarko Arrietako lagun bati bildu genizkion datu batzuk dakartzagu hona, aldizkari honen 103, 104 eta 112 zk.etan hasiriko lanari jarraipena emanez, beti ere, L. L. Bonaparteren euskalki-sailkapena gogoan. Berriemaile honen euskararekiko gaitasuna hainbatekoa iruditzen zaigu, harentzat ergatiboaren erabilera traketsa eta aditz laguntzaileen pluraleko erak sarri singularrekoek ordezkatzea ohiko gauza baldin bazen ere. Kanpotiko kutsadurarik, oro har, ez diogu askorik nabaritu, honen aurreko saioan ageri zen Hiriberriko Ambrosio Usozi antzeman uste izan genion moduan. Datuok, bestalde, aipatu saioan genioen bezala, iragan XX. mendearen hasierarako jada bazter-euskara bilakatua zen mintzamolde honen higadura zeinen handia izan zen kontuan harturik, ez ditugu ez ahaztekorik ez gutxiestekorik. Lehenago ere esanik gaude berriemaile hauek adieraziriko zalantza, etenaldi eta gabeziak euskaraz luzaro mintzatu gabe egon izatearen ondorio zuzena dela. Bihotz zabaleko lagun hauei, beraz, eskerrik beroenak ematea dagokigu, bai guri erakutsiriko abegikotasunagatik, baita geroko belaunaldiei utzitako lekukotasunezko altxor preziatuagatik ere.

Estatistikak

55
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ARANA, A., Hegoaldeko goi-nafarrera. Artzibarko aldaera (Hiztegia), Hiria, 2004.

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA - ETNOLOGIA MINTEGIA, Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), 1983-90, Donostia.

ARTOLA, K., "Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan" (1, 2 eta 3), FLV, 103, 104 eta 112, 2006, 2007 eta 2010.

ARTOLA, K., "Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-ta (hurbiltze-saiakera)", FLV, 60, 1992.

BONAPARTE, L. L., Carte des sept provinces basques montrant la délimitation actuelle de l'euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés, Londres, 1863.

CAMINO, I., Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa, Nafarroako Gobernua, 1997.

CAMINO, I., "Hego-Nafarreraren egituraz", FLV, 94, 2003.

CAMINO, I., Hego-Nafarrera, Nafarroako Gobernua, 2003.

CAMPIÓN, A., Orreaga. Balada escrita en el dialecto guipuzcoano, acompañada de versiones á los dialectos bizcaino, labortano y suletino y de diez y ocho variedades de la region bascongada de Nabarra desde Olazagutía hasta Roncal. Imprenta y Librería de Joaquín Lorda, Pamplona, 1880.

ECHAIDE, A. M., Erizkizundi Irukoitza (euskara 1925), Iker - 3, Euskaltzaindia, 1984.

ECHAIDE, A. M., El euskera en Navarra: Encuestas lingüísticas (1965-1967). Eusko Ikaskuntza - Donostia, 1989.

ELIZALDE, J. C., Catecismo en bascuence, dialecto vulgar de Uriz (Valle de Arce). 'Colección Bonaparte'ren 60. eskuizkribua, 1865. urtearen ingurukoa. Nafarroako Aldundiaren Artxibo Orokorra. (Lan hau, duela urte gutxi, Bonaparte ondareko eskuizkribuak - Hegoaldeko goi-nafarrera-3 izenburuko liburuan argitaratua izan da. Ikus, beheraxeago, LAN TALDEA).

IBARRA, O., "Orreagako elizan aurkitutako On Javier Ibarraren prediku bat Artzibarko hizkeran ida-tzirikoa", FLV, 107, 2008.

IBARRA, O., Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2007.

IBARRA, O., "Erroko testu argitaragabe bat eta beste batzuen iruzkina", FLV, 75, 1997.

IBARRA, O., "Cispamplonés hizkeraren inguruan", ASJU, XXIX-1, 1995.

IRIBARREN, J. M., Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia). Institución Príncipe de Viana. Pamplona, 1984.

LAN TALDEA, Bonaparte ondareko eskuizkribuak - Hegoaldeko goi-nafarrera, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Euskal Ikaskuntzen Institutua, Bilbo, 1996.

NAFARROAKO GOBERNUA, Nafarroako toponimia eta mapagintza, XXXII, Artzibar - Orotz-Betelu. Iruñea, 1996.

SATRUSTEGI, J. M., "Bordel bertsularia", Auspoa Liburutegia 45-46, Gráf. Izarra, Donostia, 1965.

YRIZAR, P. de, Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional, Euskaltzaindia, 1992.

YRIZAR, P. de, Morfología del verbo auxiliar bajo navarro occidental, Euskaltzaindia, 1999.

Argitaratuta
2011-12-31