Irigarai familiaren funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian: katalogoa (I. dokumentu argitaratuak)

Gako-hitzak: Irigarai funtsa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, euskararen historia, katalogoa

Laburpena

Berriki, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Fermin Irigarai eta Angel Irigarai aitasemeen ondare dokumentala hartu du dohaintzan. Bi gizon hauek euskararen aldeko lanean nabarmendu ziren XX. mendean, eta funtsa horren isla da. Besteak beste, testu zaharrak, eskuizkribuak, artikuluak, prentsa, aldizkariak, liburuak, zirriborroak eta ohar-kaierak aurki daitezke horretan, XVII. mendetik hasi eta, nagusiki, XIX. eta XX. mendeak bitarte. Euskararen ikerketararako material baliagarria delakoan, Fontes Linguae Vasconumek dokumentuen katalogoa emanen du argitara, bi zatitan. Lehen zati honetan argitaratutako dokumentuak bildu dira.

Estatistikak

98
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

Diez de Ulzurrun, E. (1999). Aingeru Irigaray Irigaray (1899-1983) (Bidegileak, 15). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irigarai, J. A. (2004). Fermin Irigarai Larreko (1869-1949) (Bidegileak, 36). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Argitaratuta
2022-06-30