Eusebio López: Impresor y vascófilo lodosano [Eusebio López: Lodosako inprimatzaile eta euskaltzalea]

  • Joxemiel Bidador Euskal Filologian lizentziatua, irakasle eta idazlea [Espainia]

Laburpena

Lodosako Muskaria Ikastolak 2001ean ospaturiko Nafarroa Oinez festa zela bide, Euskaltzaindiak bere bilkuretako bat Erriberako hiri hartan burutu zuen, arratsalderako jendaurreko ekitaldia egin zela. Hitzaldietako bat bertako Eusebio Lopez inprimatzaileari buruzkoa izan zen. Eguerdian eginiko bazkarira haren iloba Xabier Lopez-Mendizabal agertu izanak, orobat honek eskainitako informazioek, prestaturik zegoen hitzaldia zertxobait aldarazi zuten. Orriotan jaso dena, beraz, bilduriko guztien berridazketa da. Kozkorreko karlista izan zen Eusebio Lopez, erregegaiaren guardia pertsonalaren kapitaina. Mont-de-Marsango erbestean koadernatzaile lanbidea ikasi ostean, Tolosan finkatu zen, eta hango Juliana Mendizabal Lalama inprimatzaile eta inprimatzaileen alaba zenarekin ezkondu zen. Eusebio Lopezek berebiziko bultzada eman zion moldiztegiari, garaiko euskal lan garrantzitsuenetakoak argitaratuz, tartean Campionen gramatika edota Aizkibel zein Novia de Salcedoren hiztegiak.

Estatistikak

38
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2006-12-31