Hizkuntzaren jabekuntzaz Fontes-en
Laburpena
Lantxo honetan Fontes aldizkarian hizkuntzaren jabekuntzari buruz jarduten duten artikuluen bilketa eta artikulu horiei buruzko laburpen-iruzkinak egiten dira. Guztira, gaiarekin loturiko bi artikulu oso besterik ez dira, eta beste artikulu batean, zeharka, ataltxo bat eskaintzen zaio jabekuntzaren atalari. Bi artikuluek eremu honetan oso garrantzitsuak diren beste hainbat gai jorratzen dituzte. Batak, hasteko, euskararen gramatikazko egiturak erabiltzen ez diren garaiko ezaugarriak nolakoak diren zehazten ditu, eta segidan, egiturak agertzen hasten direnean zein mailaketa jarraitzen duten azaltzen du, eta beste artikuluak, elebitasunarekin loturikoa honako hau, bi hizkuntza aldi berean ikasten dituzten haurren sistemak nahasten diren edo ez azaltzen du, aspaldiko hipotesi bat zalantzan paratuz. Azken lan honetan, zehazki esateko, euskararen eta gaztelaniaren izen sintagmaren jabekuntzaren azterketaren bidez frogatzen da ez direla bi sistemen arauak nahasten, hasiera-hasieratik haurrek bi hizkuntzen arauak bereizten dituztela.
Estatistikak
Erreferentziak
ASTARLOA, P. P. (1883): Discursos filosóficos sobre la lengua primitiva ó gramática y análisis razonada de la euskara ó bascuence, Bilbo, Pedro Belasco inprimategian.
AZKUE, R.M. (1891): Euskal-izkindea, Bilbo, 24-25.
AZKUE, R.M. (1989): Euskalerriaren yakintza. Literatura popular del País Vasco, IV, Euskaltzaindia & Espasa-Calpe, Madril, 353-361.
BARREÑA, A. (1995): Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua, Bilbo.
EZEIZABARRENA, M. J. (1994): "La concordancia con el Sujeto en euskera (formas verbales de simple, doble y triple concordancia)", in MEISEL, J. (argitaratzailea): La adquisición del vasco y el español en niños bilingües, Frankfurt/Main Vervuert-Iberoamericana, 181-229. https://doi.org/10.31819/9783964561466-008
LEKUONA, M. (1978): "Lenguaje infantil", in Eusko Etnografia, 2, Kardaberaz bilduma, Tolosa, 569-575.
RADFORD, A. (1986): "Small children's small clauses", Research in Linguistics, 1, 1-38. https://doi.org/10.1111/j.1467-968X.1988.tb00391.x
ROEPER, T. (1988): "Grammatical principles of first language acquisition: theory and evidence", The Cambridge Survey, 2. alea, Newmeyer argitaratzailea, 35.52. https://doi.org/10.1017/CBO9780511621055.004
VOLTERRA, V./TAESCHNER, T. (1978): "The acquisition of lenguage by bilingual children", Journal of Child Language, 5, 2, 311-326. Gaztelaniaz: "La adquisición y el desarrollo del lenguaje en niños bilingües", Infancia y Aprendizaje, 21, 1983, 23-26. https://doi.org/10.1080/02103702.1983.10821961
Egile-eskubideak 2005 Juan Jose Zubiri Lujanbio

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.