Sobre el origen latino-románico de riojano-navarro yasa y vasco jasa
Laburpena
Lan honetan yasa, jasa, chaz ‘ur-goraldia’, ‘uhaldia’ hitza ikertzen da. Aragoi, Nafarroa eta Errioxako zenbait lekuk osaturiko lurralde zabalean agertzen da, eta badirudi euskal jasa (euri-jasa) hitzarekin nolabaiteko zerikusia duela. Aldizkari honetan argitaratutako González Bachillerren lanean ez bezala (“Navarro y riojano yasa, vasco jasa: ¿paleoeuropeo *isa / *aisa?”, FLV, 94, 2003: 469-482), artikulu honetan jatorri erabat latindar-erromanikoa proposatzen da izen hau azaltzeko, lat. *iacium ‘ohe’, ‘etzaleku’ hitzetik eratorria bailitzateke. Gainera, hipotesi hori indartzen duten aragoiera, gaskoi eta katalanetik harturiko datu berriak ematen dira. Bilakaera fonetikoa kontuan izanda, ez dirudi hitza Aragoian, Errioxan eta Nafarroan erabat autoktonoa denik; ondoko erromantze batetik hartutako mailegua litzateke, gaskoitik zein katalanetik (ia ziurrena bigarrenetik). Azkenik, euskal jasa-k ere jatorri erromanik berbera izango luke, nahiz eta zaila den zehaztea zein erromantzetatik hartu duen euskerak mailegua.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2005 Emilio Nieto Ballester
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.