Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (9 - Espartza: ahozko testuak)

  • Koldo Artola Donostiako ARANZADI Zientzi Elkarteko Etnografi Sailekoa [Espainia]

Laburpena

Honen aurreko saioan aipatu genituen ahozko testuak, gehienak agian garai bateko giro tradizionalean oinarriturik, horri hauetara ekarri ostean, Zaraitzuko euskarari eskaintzen ari gatzaizkion ahaleginak bere azkena izango du ‘(10: gehigarriak eta bukaera)’ azpititulua emango diogun saioan. Bertan orain arte ia ukitu gabeko adizkerak –subjuntiboa, ahalera…–, azalez bederen, aipatuko ditugu eta baita, neurri batean, lexikoa ere. Halaber, sintaxiari eta beste zenbait gairi buruz zerbait azpimarratu nahi genuke eta baita, azkenik, artean ekarri gabeko ahozko testuren bat edota era desberdineko apurrak ere. Laburpen hauetako bukaera aldean esaten ohi duguna errepikatuz –aldizkari honen ale solteren bat eskura lezakeen balizko irakurlearentzat egiten dugu horrela– zera esango dugu: Zaraitzuko euskara Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak egindako mapa zoragarrian ekialdeko behenafarreraren esparruan kokaturik agertzen dela, horretarako arrazoi nagusienetarik bat, antza, errespetuzko alokutibotasunaren erabileran datzala, ekialdeko euskalkien ezaugarri.

Estatistikak

37
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ANGULO, M. eta ALCALDE, I., Cuadernos pirenaicos - Bardenas, Sua Edizioak, Bilbo, 2001.

ARANA, A., Zaraitzuko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak, 2001.

ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA - ETNOLOGIA MINTEGIA, Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), I eta II, Donostia, 1983 eta 1990, hurrenez hurren.

ARTOLA, K., "Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (II)", FLV, 85, 2000.

ARTOLA, K., "Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak" (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8) , FLV, 91, 92, 93, 94, 95, 96, 97 eta 98, 2002-2005.

AZKUE, R. M. DE, Cancionero popular vasco, II, 751 or., Edit. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1968.

AZKUE, R. M. DE, Diccionario vasco-español-francés (repr. facsímil), Edit. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1969.

BONAPARTE, L. L., Études sur les trois dialectes basques des vallées d'Aezcoa, de Salazar et de Roncal, tels qu'ils sont parlés à Aribe, à Jaurrieta et à Vidangoz, Londres, 1872.

ECHAIDE ITARTE, A. M., El euskera en Navarra: Encuestas lingüísticas (1965-1967), Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1989.

EUSKALERRIKO IRRATIA, Nafarroako euskaldunen mintzoak (II), Nafarroako Gobernua, 1993.

IRIBARREN, J. M., Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia), Institución Príncipe de Viana, Iruñea, 1984.

LABEAGA, J. C., "Almadías y almadieros", Etnografía de Navarra 1, Diario de Navarra, Iruñea, 1996.

LAN TALDEA, Atlas de Navarra, Diáfora, S.A., Barcelona, 1977.

LAN TALDEA,, Las Bardenas Reales, Gobierno de Navarra, Iruñea, 1990.

LEIZAOLA, F., Euskalerriko artzaiak, Etor, Donostia, 1977.

SANZ ZABALZA, F., Maderistas y almadieros del Roncal, 1945-1955, Copia, Iruñea, 1993.

YRIZAR, P. DE, Morfología del verbo auxiliar bajo navarro oriental (III), Euskaltzaindia, 2002.

Argitaratuta
2005-08-30