Meñakako berba konposatuen azentuaz

  • Iñaki Gaminde [Espainia]

Laburpena

Behar honetan Meñakako euskararen azentueraren ezaugarri nagusiak aztertzen dira, batez ere berba konposatuei dagokienez. Meñakako azentuera Bizkaiko iparraldeko doinu-azentudunen barietateen lurraldean kokatzen da. Lan honetan morfema azentudun eta azentubakoen arteko desberdintasun nagusiak aurkezten dira. Irizpide bi hauen arabera sailkatu dira erakarpen atzizkiak, kontutan hartzen dira batetik erroaren azentuari eragiten ez diotenak, azentudunak izanda edo izan ezta, eta bestetik, erroaren azentua ezabatzen dutenak. Sekzioetarik baten berba elkartuen azentuera aztertzen da. Elkartu hauek guztiak beti azentudunak dira eta kasurik gehienetan azentua arau finko baten arabera txertatzen da.

Estatistikak

29
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

GAMINDE, I. (1998): Euskaldunen azentuak, Labayru, Bilbo.

GAMINDE, I. (1999): “Bakioko Azentuaz”, FLV-80, 73-94. or.

GAMINDE, I. (2000): “Mendebaldeko Doinu-Azentudun Sistemen Intonazioaz” in Ormaetxea, Txipi (2000): Txillardegi Lagun Giroan, UEU, Bilbo.

GAMINDE, I. (2000): Meñaka Berbarik Berba (eskuizkribua eta euskarri elektronikoa CDn).

HUALDE, J. I. (1997): “Euskararen azentuerak”, Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”, Gehigarriak XLII, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo eta Donostia.

Argitaratuta
2001-04-30