Contribución a los estudios aquitano-vascos
Laburpena
Egileak eusko-akitaniar hizkuntza-jarraitasuna aztertzen du armenieraren nahiz Asia Aurrekoko beste hizkuntza desagertu batzuen (hurrita eta urartuo, batez ere) datuak kontuan hartuz. Ikerketa euskara eta armenieraren arteko berdintasunetan oinarritzen da, Akitaniako onomastika berdintasun horien lekuko, alde batez, delarik. Lanak hiru berdintasun-mota biltzen ditu euskara, akitaniera eta armenieraren artean: korrespondentzia fonetikoak, oinarri onomastikoak eta formante gramatikalak. Korrespondentzia fonetikoei dagokienez, ondokoak dira aipatzekoak: r- soinua ez izatea hitzaren hasieran, kontsonante-taldeak ez pilatzeko joera, f soinua ez izatea, mutua+urkaria (tl, pr,kl...) kontsonante-egiturak ahoskatzeko zailtasunak, -a bokala gutxitan egotea hitzaren amaieran... Oinarri onomastikoei dagokienez, aitzitik, ia hiru dozena berdintasun aurkezten dira: akit. Andere, Andos / eusk. Andia / arm. Andranik (lehen semea); aki. Erdenivs / eusk. Erdi / arm. Herdz- el (moztu); akt. Ombecco / eusk. Umme / arm. Hambak (haurra); akt. Sahar / eusk. Zar, Zahar / arm. Tser (zaharra). Hainbat berdintasun gramatikalak ere aztertzen dira.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2000 Vahan Sarkisian

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.



