F. Arrate zenaren sermoietariko hiru, Eibarko euskaraz (1861-1869)

  • Juan San Martín Real Academia Lengua Vasca. Euskaltzaindia [Espainia]

Laburpena

Frantzisko Arrate Mandiola eibartar apaizaren sermoietarik hiru, 1861-1869 urteen bitartean idatziak, gaitzat hartzen dira. Eibarren egiten den bizkaierazko euskalkian daude. Aginaga auzoko San Migel Arkanjeluaren parrokiako artxibategian aurkituak dira. Orain Euskaltzaindiko artxibategian daude. Testuan ematen diren lehen argitasunak hiriaren Iparraldera Artibai hegalean aurkitzen den auzo horren kokapenari buruzkoak dira, ondotik sermoiei buruz ihardutzeko. Eibarren ahoskeraz oraindik erabiltzen den euskalki erarekin bat datoz. Predikuaren gaiak honako hauek dira: Luxuria edo haragikeria, Joangoia gaiztuak kaztigu eternuetara eta Miserikordiaz. Guzion argibiderako oharrez azalduaz, zeren egileak gaztelerazko ortografiaz idatzi zituenez transkribatze zuzenean egiten da, baina oharrok Euskaltzaindiaren gomendiozko grafian jarriaz, hobeto irakurri ahal izateko eta aldi berean euskal filologiarako zerbitzeko eran.

Estatistikak

23
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2001-04-30