Elementos vascos en la obra de Hrachia Adjarian

  • Vahan Sarkisian Universidad Estatal de Erevan. Rep. de Armenia [Armenia]

Laburpena

Nabarmenak dira euskal testuak Hrachia Adjarian (1876-1953) filologo armeniar handiaren oinordetza linguistikoan. Euskararen deskribapen orokorra zirkulu armeniarretan eman zuen lehena izan zen, bere garaietako datuetan oinarrituz. Euskal elementu ugari bildu ditu Adjarianek Armenieraren hiztegi betea, beste 566 hizkuntzarekin konparatuta lanean, armenierazko ordainak jarri zituelarik zenbaitetan. Bere Armenierazko erroen hiztegia lanak, bere aldetik, euskera eta armenieraren arteko 46 lexiko-hurbilketa erakusten ditu, beste ikerlari batzuen lanetatik aterata. Aipatzekoa da buru euskal hitzaren eta poyr (pur) armenierazkoaren hurbilketa –biek esanahi bera dute–, Adjarianek berak aipatzen duena. Armenieraren jatorria indoeuroparra dela dio, eta, ondorioz, baztertu egin du Adjarianek euskera eta armenieraren arteko konparazioen ebidentzia. Hala eta guztiz ere, garrantzi handikoak dira euskarari buruzko bere ideiak euskal eta armeniar ikerketei dagokienez.

Estatistikak

25
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1999-12-31