Elosu, Nafarrate eta Urrunagako euskaraz

  • Iñaki Gaminde Terraza UPV. Euskal Herriko Unibertsitatea [Espainia]

Laburpena

Artikulu honetan Arabako Legutio udalerrikoak diren Elosun, Nafarraten eta Urrunagan jaso ditugun materiale linguistikoak aurkezten dira. Aurkezten ditugun materialok 1980 eta 1998 urte artean batukoak izan dira, euron interesgarritasuna ia bakarrak izateagatik heldu da, izan ere, leku hauetako hizkuntzaren egoeragatik oso zaila izango da informatzaile berriak aurkitzea. Hori dela eta, barietate hauetaz dauzkagun ezagupideak aberas ditzaketela uste dugu. Lana lau zatitan banatuta aurkezten dugu; lehen zatian soinuei buruz arituko gara; bigarrenean deklinabidez eta hirugarrenean aditzaz, berau atalik osotuena delakoa daukagu; azkenik, atal bat osatu dugu jasotako berba guztiez.

Estatistikak

53
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1999-08-31