Cirauqui (Navarra), pueblo monolingüe vasco (1650)
Laburpena
Zirauki, Gares eta Mañeruren mendebaldean da, Donejakue bidetik. Erromanizazioa sakon hedatu zen. XV. mendetik Leringo konterrikoa izan zen. Bertako tituludunek funtzionarien bidez erabiltzen zuten eskumen zibila eta kriminala eta euskeraz ez zekiten komisarioak auzietan esku hartzera behartzen zituzten. Auzokide gauztiak euskeraz mintzatzen zirenez eta 1650. urtean hiribilduak zituen 150 biztanleengandik bi heren euskera besterik ez zekitenez, Erret kontseiluari eskatu zion laguntza hiribilduak, egindako kalteen ondorioz. Kondestableak Ziraukiar guztiek gazteleraz bazekitela zioen arren, bertako hizkuntza ohizkoa eta normala euskera zela frogatu zen. Auzian, Erret Kontseiluak debekatu egin zion Kondeari herriko mintzoa ulertu ezin zuten komisariorik bidaltzea. Epaia 1645ean eman eta 1650ean berretsi egin zen. Epaiak aurrea hartu zien Auzitegiko beste esku hartzeei, afera honi dagokionez.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1997 José María Jimeno Jurío
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.