Consideraciones históricas en torno al Euskera en Álava. Nuevos testimonios
Laburpena
Gaur egungo Arabako lurraldeak bi zonalde ditu, biak historikoki oso desberdinak izan direnak: bata Nafarroako Koroaren agindupean egon zena - Arabako Errioxa eta Ega ibaiko goiko arroa -eta bestea Gaztelako Koroaren eskuetara pasatu zena - gainerakoa - 1076. eta 1200. urteen artean. Linguistikoki, aurrenean erromantzea hedatu zen, bigarrenean, berriz, euskera eta erromantzea. Seguraski eta 1500. urtean, euskeraz egiten zutenen hegoko muga Langraiz eta Erribera Goitiraino iritsiko zen, mendebaldekoa Koartango mendizerraraino zabalduko zelarik. Gasteiz, lurraldeko hiriburua, elebiduna izango zen. Batzarre Nagusietako Akten testu administratiboek isladatzen dute egoera hau, 1576, 1682, 1794 eta 1819. urtetakoei dagozkienek adierazten duten bezala. 1682. urteko erreferentzi batek “erromantzeraz egingo ez zuen” prokuradore bat Batzarretatik kanplo geratu egin beharko zela zioen.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1996 Ricardo Cierbide

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.



