Goñerrin aurkitutako testuak (VI)

  • Frantzisko Ondarra Euskaltzaindia [Espainia]

Laburpena

Hiru euskal testu ematen ditugu ezagutzera. Aldizkari honetan argitaratu ditugun beste zenbaitekin bilduma bat osatzen dute, Goi-Nafarroako Goñerrin kokaturik dagoen Munarritz herrian izan ziren denak aurkituak orain dela hirurogeita hamabi bat urte eta bilduma horretan 7. saila osatzen dute. XVIII. mendeko lehen erdikoak izan daitezke. Laburki azaltzen ditugu eskuidatziak eta ukitzen dugu zenbait puntu, noiz, non eta nork izan ziren eginak ikasteko, eta nolako ta nongo euskara darabilten. Goi-Nafarroako euskara darabiltela baieztatzen dugu.

Estatistikak

13
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1994-12-31