Pamplona y sus nombres

  • José M.ª Jimeno Jurío [Espainia]

Laburpena

A) LATINETIKO IZEN ET A ERATORRIAK. Alegiak (Athanagria, Martua, Sansueña, Bambalona) alde batera utzita, erromaizazioan zehar dokumentatu egiten dira Pompelon, Pompeyopolis, Pompaelo. Erdi Aroan, latinez, Pampilona, (Pampilonia, Pampiliona, Pompelona) eta "Pampilonensis" etorki- izena, XII. menderarte elizbarrutiari eta erreinuari ere ezarriak. Aldakiak hizkuntza idatziaren araberakoak dira: Bambaluna, (arabiera X. M.), Pampelune (Pampolone) (frantsesa), Pampalona (okzitaniera), Pampalone (kaskoina), Pamplona, (nafar erromantzea), Pamplona (gaztelania).

B) EUSKAL IZEN HERRIKOIA. Erromatar moneta batean "Olcairun" Moneta-etxea ageri da, eta Tovar-ek dioenez, haren bigarren elementuak Pamplona izena adierazten du. lrunia (aldaki aunitzekin), XI mendetik aitzina ageri da. lrun erroa nafar toponimian azaltzen da Iruña izendatzeko. Ez dago adostasunik XVI. eta XVII. mendeetako idazleen arrean, ustezko etimologietan oinarriturik esanahiak azaldu nahi zituzten eta. Iruñean argitaratutako euskarazko liburuen inprenta-oinetan lruñea da nagusi 1860 baino lehen eta Iruña mende honetan.

Estatistikak

581
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1991-07-31