Goñerrin aurkitutako beste sei testu
Laburpena
Sei euskal testu berri ematen ditugu hemen. Aldizkari honetan argitaratu genituen beste hamar testurekin eta oraindik argia ikusi ez duten beste askorekin bilduma bat osatzen dute. Goñerrin dagoen Munarritzen izan ziren aurkituak denak orain dela hirurogeitamar urte eta bilduma horretan 4. eta 9. sailak betetzen dituzte. Uste dugunez, 18. mendeko bukaeran edo 19.aren hasieran idatziak dira.
Saiatzen gara azaltzen nor edo zer zen beren idazlea, eta non eta noiz egiñak izan ziren eta zein euskalkitan, horretarako baliatzen garela gramatikak eta hiztegiak esakaintzen dizkiguten argibideez.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1991 Francisco Ondarra

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.