Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay

  • Alfonso Irigoyen Universidad de Deusto [Espainia]

Laburpena

Euskara / Euskera euskal hizkuntzaren izenari itsatsiriko -(k)ara / -(k)era berrekailua, erdara / erdera delakoaren kasuan txistukariaren ondorik garaturiko -k- gabe agertzen dena, femeninozko diren -aira > -era forma romanikoetarik heldu dela dio autoreak, biak latinezko -arius, -a, -um delakotik sortuak.

Esteban de Garibay mondragoetarrak XVI-garren mendean biltzen duen enusquera, nasalitate vokalikoz ê-ûskera forman ahoskatzen zena, gogoan izanik, eta beste alde batetik hainbat forma paralelo badirela, hala nola, jazkera, 'jazteko modua', jantzi-tik heldu dena, eta euskera, 'eusteko modua', eutsi-tik, azkenengo hau antigualean vokal sudurkaririk gabekoa, eta abar, autoreak ,:*enau(t)si, 'erran', proposatzen du euskara / euskera delakoaren oinarritzat, zein diñost / diost, Bizkaian diñaust aldagarria ere baduela, typoko joko verbalenpartizipio zaharra litzatekeen, eta, horren arauera, jatorriz 'hitz egiteko modua' besterik ez zukeen adierazten.

Estatistikak

42
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1990-12-31