Goñerrin aurkitutako lau euskal testu (XVIII. m.)
Laburpena
Lau euskal testu ezezagun argitaratzen ditugu hemen. Denak idazle batek eginak dira XVIII mendeko erdi aldeko urteetan. Mende horretan eta hurrengoan idatziak eta erabiliak izan ziren eta bilduma bat osatzen duten beste testu askorekin batean aurkitzen dira testuok. Bilduma hori Goñerriko Munarritz herrian egon zen gordea eta bertan 10. saila betetzen dute lau testu hauek.
Nor, noiz eta nongoak ukitzen ditugu eta zein euskalkitan egon daitezkeen ere. Grafia eta fonetika, morfología eta sintasian ageri diren zenbait gertakariren bitartez ahalegintzen gara arazo horiek argitzen. Hiztegi osoa ipintzen dugu eta adizki guztiak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1990 Francisco Ondarra
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.