Arrizabalaga (Campanas) y Artederreta (Carrascal)

  • José María Jimeno Jurío Historiador [Espainia]

Laburpena

Nafarroa erdialdearen bihotzean, lruñetik Zaragozara doan 121. errepidean aurkitzen dira euskal toki-izen erdaldunduen eredu, «El Carrascal» eta «Las Campanas».

«El Carrascal», landare izena, trenaren geltokiari ematen zaio eta, beronekin batera, baseliza bat dagoeneko Orba-Untzueko mendate eta inguruari. «Arte ederreta», «Artederreta», bertako zelaia eta portu inguruan sortutako eliza, eritetxea eta kofradiaren izena da. Tokiizenarekin loturik dago Muru «cabe Artederreta», orain ofizialki Muruarte de Reta izeneko herria.

«Las Campanas», Tiebas-Muru udaleko auzo bati ematen zaion izena, erdaldunek, lehenik, San Nikolasen baseliza ondoan zegoen bentari deitzen zioten. Erromes kamioen bide kurutzean zegoen «Arrizabal», «Arrizabalaga», «Arrizabaleta» dermioan, Elo eta Garesen artean, Tutera kamioan. Arrizabalako elizak bi ezkila zituen eta hortik sortu zen XVII. mendean oraiko izena eta desagertarazi zuen jatorrizkoa, 1808an kofradia desagertzean batez ere.

Estatistikak

35
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1989-07-31