Ein Versuch zur Beschreibung des Baskischen nach dem Universalienkonzept von Joseph H. Greenberg

  • Andolin Eguzkitza [Espainia]

Laburpena

«Universals of language» deritzon liburuko «Some universals of grammar with particular reference to the order of meaningful elements» delako artikuluan propasatzen diren unibertsalen arauera prestatu da aurkezturiko lana. Artikuluan, hogeita hamar hizkuntzez baliaturik, munduko hizkuntzei amankomun zaizkien egiturak bilatzen saiatzen da egilea eta sarreran dioen bezala: «as indicated by the title, attention has been concentrated largely, but by no means exclusively, on questions concerning morpheme and word order. The reason for this choice was that previous experience suggested a considerable measure of orderliness in this particular aspect of grammar»

Guk ez ditugu proposaturiko eredu unibertsalak euskararen kasuan erabili besterik egin, era horretan banaka banaka euskaran nolaz egiazta- edo eta gezurtatzen diren ikusi dugularik. Atera daitekeen azkeneritzia aspaldian da ezaguna, hots, euskararen bakartasuna Europako hizkuntzetan eta orobat neurri handi batez munduko hizkuntzen artean ere. Eman dezagun, aipaturiko artikuluko lehen eranskinean erabiltzen diren bost erizpideetan, h. d., l. ordena sintaktiko normala; 2. preposiziorik ote dagoen; 3. izenlaguna izenaren aurrean ala atzean kokatzen den; 4. erakusleak izenaren aitzinean jarri behar ote diren ala gibelean; eta 5. izena zenbakien aurrean ala atzean ezartzen diren, Euskarak, azterturiko 30 hizkuntzetan, Loritja delako hizkuntzarekin dauka .amankomuntasunik gehien, eta hori hiru kriteriotan gertatzen da bakarrik: lehenengoan, Subjektu -Objektu -Aditza delako ordena sintaktiko neutroa, hirugarrenean, izenlaguna izenaren atzean jartzen delako beti, eta laugarrenean erakusleak izenaren gibelean kokatzen baitira.

Estatistikak

35
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1978-04-30