Arqueología de la fortificación de la Guerra Civil y asociacionismo en los frentes de Madrid [Gerra Zibileko gotorlekuen arkeologia eta elkartegintza Madrilgo fronteetan]
Laburpena
Arkeologia ezinbesteko zientzia da Gerra Zibileko gotorlekuak ezagutzeko, beste iturri batzuetatik lortzerik ez dagoen informazioa ematen baitu. Horregatik, orduko gotorlekuen arkeologiarako metodologia berariazko bat finkatzea komeni da, XX. mendeko arkeologia militarraren adar espezializatua den aldetik. Indusketaz gain, arkeologiako beste molde batzuk ere baliatu behar dira (prospekzioa, eraikuntzaren arkeologia, etab.). Kultura elkarteek ikerketaren garapenean eta ondare historikoaren parte horren balioespenean bete duten eginkizunari heldu diogu. Adibideen bitartez erakusten da zer-nolako garrantzia duen elkartegintzak gaiari buruz egun dakiguna jakiteko eta zer baliagarria den elkarte horien lana.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Pablo Schnell Quiertant, José Manuel Baltuille Martín
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.