Murallas bajo el suelo de Pamplona. La evolución de las fortificaciones a la luz de los hallazgos arqueológicos [Harresiak Iruñeko lurzoruaren azpian. Gotorlekuen bilakaera, aztarna arkeologikoen arabera]
Laburpena
Iruñeak Europako Berpizkundeko gotorlekurik hoberenetako bat du. Gotorleku hori aspaldiko interes baten ondorioa da; izan ere, betidanik izan zuten hiria defenditu beharra, gune estrategiko batean dagoelako; Pirinioetarako igarobidean, hain zuzen ere. Azken hogeita hamar urte honetan, hirian egin diren lan arkeologikoek argitara atera dituzte esparru gotortu desberdinen zenbait tarte; esparru horiek garai protohistorikotik XX . mendera arte defenditu dute hiri hau. Lan honek gotorleku zaharrenei buruzko informazio berria ematen du, eta modernoenei buruzko hipotesi batzuk zuzentzen ditu.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2020 TrabajosMaría García-Barberena, Mercedes Unzu, Nicolás Zuazúa, Carlos Zuza de Arqueología Navarra
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.