Prospección de cuevas en el valle del Araxes (Araitz-Betelu, Navarra). Campaña de 2021 [Araxes hareneko haitzuloen miaketa (Araitz-Betelu, Nafarroa). 2021eko ekinaldia]
Laburpena
miaketa-ekinaldi honetarako, gure helburuak izan dira Sagaskin 3 kobako magdalenaldiko geruzaren indusketa burutzea eta azpiko geruzen potentzial arkeologikoa aztertzea. lanen horien ondorioz, argitu gabeko zenbait xehetasun estratigrafiko aztertu eta deskribatu ahal izan ditugu, eta 2018-2020 bitartean zatika zabaldu eta aztertutako sekuentzia erabat korrelazionatzea eta bateratzea lortu dugu.landa-lanetan zehar magdalen Aldiko material berriak berreskuratu ditugu (suharriak, fauna-hezurrak eta ikatzak), kobaren topografia zehatzago bat egin dugu, eta hurrengo geruza agerian utzi dugu, datorren ekinaldian industeko prest.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2021 Jesús Tapia Sagarna

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.