Prospección arqueológica de las cuevas del valle de Larraun (Navarra). Campaña 2021 [Larraun haraneko haitzuloen miaketa arkeologikoa (Nafarroa). 2021 ekinaldia]
Laburpena
Ekinaldi honetan hiru helburu izan ditugu: 1) eskuragarri dagoen informazioa biltzea eta modu sistematikoan antolatzea (topografiak, argitalpenak eta zerrendak); 2) lehengo ekinaldiko aztarna arkeologikoak prozesatzea eta aztertzea; 3) miaketa-lanekin jarraitzea. Iazko ekinaldian jasotako material arkeologikoaren kasuan, Irumuga eta Basaran 1eko giza hezurren analisi antropologikoa abian dago, eta hiru lagin hartu dira C14 AmS datazioak egiteko. Azkenik, miaketa arkeologikoak Etxarri, Baraibar, Alli eta Mugiro inguruko kobatan egiten ari gara, eta orain arte bi emaitza positibo lortu dira: aztarna arkeologikoak aurkitu dira bi kobatan, eta aztarna paleontologikoak beste batean.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2021 Jesús Tapia Sagarna
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.