Aralar mugarriturik (1523-1857)
Laburpena
Aralar mendiaren eremua noiz eta nola mugarritu zen jaso da artikulu honetan, Etxarri Aranazko udaletxeko artxiboan dauden bi dokumentutan oinarriturik: 1523. urtekoa lehena, Gipuzkoari ematen zaion eremua mugarritzen duena (osoaren herena, gutxi gorabehera); eta 1857koa bigarrena, Nafarroari ematen zaion eremuko mugarriak jasotzen dituena (osoaren bi heren). Mugarritzeen inguruko zertzeladak ere (baldintzak, ekaiak, deskribapena, parte-hartzaileak) aipatu dira artikuluan, eta baita bi dokumentuetan ageri diren toponimoak aztertu ere, egungo toponimia ofizialean lekurik ba ote duten azpimarratuz. Amaieran, bi dokumentuen transkripzioa dator.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2020 José Luis Erdozia Mauleón

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.