La indumentaria de los navarros a mediados del siglo XIX [XIX. mende erdialdeko nafarren janzkera]
Laburpena
Nafarroako gizonek lehen karlistaldiaren ondoren baliatzen zituzten jantziak aztertzen dira, oso gutxi erabili izan den 1840-1845 urteetako iturri baten bitartez. Iruñeko Aldizkari Ofizialean argitaratutako errekisitoria judizialak erabili dira iturri gisa, delitu politiko zein arruntengatik salatutako gizonezkoen deskribapenak jasotzen baitituzte, mila inguru, gehienbat Nafarroako erdialdekoak. Izena, adina eta gutxiasko hazpegien xehetasunak azaltzeaz gain, soinean zeramatena esaten dute. Horri esker hainbat ondorio ateratzen ahal dira eskualde bakoitzean, aipatutako eremuan bereziki, erabiltzen zituzten jantziez. Gainera, horren lagin handia izanik, probintzia mugakideekiko antzekotasunak eta desberdintasunak zehazten ahal dira, eta erresuma zaharrean delituek zuten banaketa geografikoari buruzko galderak ere sortzen dira.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 Uxue García Orbaiceta, Ángel García Sanz, Serafín García Sanz
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.