Alfarería de Estella: cuchareros de los Ybiricu [Lizarrako eltzegintza: Ybiricutarren koilara-ontziak]
Laburpena
Artikuluak Lizarrako eltzegintzako eltzetegi ospetsuenetakoa eta kalitate estetiko handiena lortu zuena aztertzen du, Ybiricu familiaren eltzetegiaz dihardu-eta, XIX. mendeko bigarren erdialdean eta xx.aren lehen hamarkadetan zabalik egon zena. Eltzetegi horren barnean, koilara-ontzien tipologia zehatza aztertzen saiatuko gara, arrandiaz apainduriko piezak baitira, askotariko esmalte beiraztatuak dituztenak, garbitu ondotik mahai tresnak paratzeko balio zutenak. Azterlanarekin batera, eltzetegi horretako hogei bat koilara-ontziren katalogoa erantsi dugu. Lizarrako eltzegintza osoa da interes etnografiko handikoa, Nafarroan bizirik iraun zuen azken eltzegintza izan zelako, joan den mendearen 50eko hamarkadaren amaiera arte eutsi zion eta.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 José M.ª Muruzábal del Solar
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.