Francisco Javier Beunza Arboniés (1927-2015). Notas biográficas y etnográficas [Francisco Javier Beúnza Arboniés (1927-2015). Ohar biografiko eta etnografikoak]
Laburpena
Artikulu honetan Francisco Javier Beúnza Arboniés (1927-2015) zangozarrari buruzko zenbait ohar biografiko jaso dira, bereziki Nafarroako Etnografiari dagokionez egin zuen lanaren ingurukoak. Bertan azalduko da Zangozako Vallesantoro jauregian dagoen Kultur Etxeko zuzendari gisa gauzatu zuen kultur jarduera nabarmena, musika, dantza, artisautza, almadia eta abarrekin lotutako jarduerak sustatuz. Horrez gain, Nafarroako Museo Etnografikoa sortzeko proiektuko kolaboratzaile gisa –1975 eta 1990 bitartean– izan zuen protagonismoa nabarmentzen da, hari esker sortu baitzen egungo Nafarroako «Julio Caro Baroja» Museo Etnologikoa.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 David Maruri Orrantia
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.