El Monumento a los Caídos como dispositivo sinóptico: tres retóricas etnográficas en la ciudad de Pamplona/Iruñea [Erorien monumentua gailu sinoptiko gisa: hiru erretorika etnografiko Iruñeko hirian]
Laburpena
1936ko Iruñe matxinatuak, garaipena ospatzeko, Erorien monumentu itxuragabea eraiki zuen, oraindik ere hirian nagusi dena. Harrigarriki erakusketa areto gisa egokitu ondotik, eztabaidagai da monumentuaren etorkizuna zein izanen den: oroimenerako gune edo museo ala eraitsia izatea. Monumentuak Iruñeko eguneroko bizitzan duen presentzia neurrigabea zein oroimen prozesu hau uler daitezke hiriko eszenan jokatzen ari den tirabira performatibo bateko elementu gisa. Baina elementu hau ezin da aztertu tirabira distantziakide bat edo adostasunezko produktu legitimo bat bailitzan, izan ere, ospakizun karlo-frankistaren agerpen ikaragarri hau gailu sinoptiko handia bihurtua dago eta, ondorioz, nahitaezkoa da behin betiko eraitsia izatea.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Santiago Martínez-Magdalena
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.