Alfarería de Estella: cuchareros de los Echeverría [Lizarrako eltzegintza: Etxeberriatarren koilara-ontziak]

  • José Mª Muruzábal del Solar [Espainia]
Gako-hitzak: eltzegintza, Nafarroa, Lizarra, koilara-ontziak, Etxeberria

Laburpena

Lizarrako eltzegintzako eltzetegi ospetsuenetariko bat aztertzen du artikuluak, estetikoki kalitate nabarmenekoa; hain zuzen ere, Etxeberria familiaren eltzetegira hurreratuko gara, XIX. mendeko bigarren erdialdean eta XX. mendeko lehenengoan zabalik egon zen horretara. Tipologia zehatz bat aztertzen saiatuko gara eltzetegi horretan, koilara-ontziena alegia. Mahai-tresnak garbitu ondoren bertan jartzeko balio zuten piezak dira, apaindura ugarirekin eta askotariko esmalte beiraztatuekin. Azterlanarekin batera eltzetegi horretako hogeita zazpi koilara-ontziren katalogoa erantsi dugu. Lizarrako eltzegintza osoa da interes etnografiko handikoa, bizirik iraun zuen Nafarroako azken eltzegintza izan zelako, joan den mendeko 50eko hamarkadaren bukaera arte eutsi baitzion.

Estatistikak

33
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2018-04-25